ASTELEHENA
Primo Levi

euskaratzailea: Xabier Boveda
Labayru, 61 zkia, 2017
armiarma.eus, 2017

 

Zer gauza ote dago trena baino tristeagorik?

Behartutako orduan abiatzen dena,

ahots bakarra baino ez duena,

bide bakarra baino ez duena.

Ez dago ezer trena baino tristeagorik.

 

Agian gurdi-zaldia.

Haga biren artean hertsiturik,

ezin du ezta albora begiratu

haren bizitza ibiltzea da.

 

Eta gizona?, ez al da tristea gizona?

Baldin eta bakardadean luzaro bizi bada

baldin eta aldia amaitu dela uste badu

gizona ere gauza tristea da.

 

ASTELEHENA
Primo Levi

euskaratzailea: Xabier Boveda
Labayru, 61 zkia, 2017
armiarma.eus, 2017