EZ NAUZU NI NEU IZANGO
Juan Ramon Jimenez

euskaratzailea: Xabier Boveda
Labayru, 66. zkia
armiarma.eus, 2019

 

Ez nauzu ni neu izango, herio hori,

harik eta ene bizitzarekin bat egin dezazun eta

horrela guztiz osa nazazun arte;

ene argizko erdia ene itzalezko erdiarekin

batu dadin arte,

-ni munduaren gogamenean

oreka betierekoa izan nadin arte:

aldizka, ene ni erdia,  distiratsu;

aldizka, ene beste ni erdia, ahanzturan.

 

Ez nauzu ni neu izango, herio hori,

zuk, zeure aldian, ene arima

hezur hitsez jantzi dezazun arte.

 

EZ NAUZU NI NEU IZANGO
Juan Ramon Jimenez

euskaratzailea: Xabier Boveda
Labayru, 66. zkia
armiarma.eus, 2019