EURI DAGI LANDA BERDEAN
Juan Ramon Jimenez

euskaratzailea: Xabier Boveda
Labayru, 66. zkia
armiarma.eus, 2019

 

Euria dagi landa berdean…

Hau bakea! Ura zabaltzen da

eta zemendiko belarra

diamante beluria da.

Eguzkia ostentzen da; baratzeko

txabolatik harana dager

berdeago, usaintsuago,

idilikoago lehen baino.

Euria dagi; zurzuriak

belzten dira; lerdoiak

urruntzen; dena dago hits

kaden eta lurrin-jario.

Eta arrastiri erian

zetazko eta beirazko

argi lausoak sortzen dira

malbak, arrosak, laruak…

Oi euria landa berdean!

Hau bakea! Airean datoz

udazken bioleten

usain gozo bustiak.

 

EURI DAGI LANDA BERDEAN
Juan Ramon Jimenez

euskaratzailea: Xabier Boveda
Labayru, 66. zkia
armiarma.eus, 2019