BEHIN BETIKO BIDAIA
Juan Ramon Jimenez

euskaratzailea: Xabier Boveda
Labayru, 66. zkia
armiarma.eus, 2019

 

Eta ni joan egingo naiz. Eta txoriek jarraituko dute

kantuan.

Eta nire baratzeak jarraituko du

bere zuhaitz berdearekin eta bere putzu zuriarekin.

 

Arratsero zerua urdina eta jabala izango da,

eta gaur bezala joko dute

kanpandorreko ezkilek.

 

Maite izan nindutenak hil egingo dira

eta herria urtero berrituko da;

eta igande zarratuko

zarata berezi, gor, bitxitik urrun

bostetako autotik, bainuko siestetatik urrun

nire baratze loretsu eta enkalatuaren bazter ezkutuan

gaurko nire gogoa nostalgiaz ibiliko da alderrai.

 

Eta ni joan egingo naiz, eta beste bat izango naiz

etxe barik, zuhaitz berde barik, putzu zuri barik,

zeru urdin eta jabal barik…

Eta txoriek jarraituko dute kantuan.

 

BEHIN BETIKO BIDAIA
Juan Ramon Jimenez

euskaratzailea: Xabier Boveda
Labayru, 66. zkia
armiarma.eus, 2019