NEGU AMAIERA
Juan Ramon Jimenez

euskaratzailea: Xabier Boveda
Labayru, 66. zkia, 2019
armiarma.eus, 2024

 

Kantuan, kantuan ari.

Non ari dira kantuan ari diren txoriak?

 

Euria eta euria ari. Etxeek ez dute

oraindik abar berderik. Kantuan, kantuan

ari txoriak. Non ari dira

kantuan ari diren txoriak?

 

Ez dut txoririk kaiolan.

Ez dago saltzen dituen umerik. Kantuan ari.

Ibarra urrun-urrun dago. Ezer ez…

 

Ezer ez. Nik ez dakit non ari diren

txoriak (eta kantuan, kantuan ari)

kantuan ari diren txoriak.

 

NEGU AMAIERA
Juan Ramon Jimenez

euskaratzailea: Xabier Boveda
Labayru, 66. zkia, 2019
armiarma.eus, 2024