BANAOKO NESKA
Fayad Jamis

1973
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2020

 

Busa gelditu egin zen. Bat-banaka jaitsi ziren bidaiariak.

Zure eskuak eginak diren lur hau lantzen duten

neska elemeniaren artean zinen zu.

Elemenia, lurra eta eguerdiko eguzkia zara zu.

Bidaiariak goldezuloetara makurtu ziren, aurpegietara

galde egin zuten, izerditu egin ziren

eta bazetozen ostera busera

zu niregana heldu eta hizketan hasi zinenean

eta irria ezpainetan esan zenidan

egidazu argazkia, egidazu argazkia.

Ulertu nuen neure kamera hutsarekin

behar zintudala argazkitu, zure begiak hartu

zeure aurpegiaren lurrean, zeure fantasma horrek

ezezagun baten eskuetan bizi zedila nahi zenuelako.

Eta egia esan ahaztua dudan arren nolakoa zaren

hemen jarri naiz zure erretratua egiten letraz:

hona Banaoko argi izerditua eta zure begiak

elemeniaren lurrezko aurpegian.

 

BANAOKO NESKA
Fayad Jamis

1973
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2020