PIKATXOIAZ JOKA
Fayad Jamis

1973
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2020

 

Pikatxoiaz joka urratzen duzu lur zekenean

habia bat tamarindo txipiarentzat.

Arduratzen zara landare bakoitzak leku har dezan

eta zerurantz tentetu ahal dadin. Ez dadila hautsi

ez da dadila hil tamarindo bat bera ere!

Artean izerditan, arnaska eta zuhaitza elikatuko duen

lur berberaz lokaztuta ari zara.

Hazitakoan ikusiko ote duzun, saparik ukanen ote duzun

hau dena senda eder bat izanen denean

maiteminduek ibiltzekoa

sortzen lagundu zenuen gerizpean.

 

PIKATXOIAZ JOKA
Fayad Jamis

1973
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2020