NIRE ARIMA EZ DA ZABARRA
Emily Brontė

1846
Maiatz-64, 2017
euskaratzailea: itxaro Borda
armiarma.eus, 2023

 

Nire arima ez da zabarra,

Ez du ikararik hodeiek tormentatu mundu honetan:

Beldurraren aurka gerizatzen nauten Zeruko gloriak distiraz

Ikusten ditut eta Fedeak distiratzen du haien moduan.

 

O nire golkoan dagoen Jainkoa,

Guztiz ahalduna, beti hor zauden jainkotasuna!

Nire baitan atseden aurkitzen duen bizitza,

Ezin hilezko bizitza, zugandik daukat indarra.

 

Debalde bihotzak ukitzen dituzten

Mila sinesteak, erran ezinezko debalde,

Belar hilak edo mugarik ez duen itsasoaren

Bitsa alferra baino bertute gehiagorik gabe

 

Zure muga gabetasunari iltzaturiko

Arima baten duda ereiteko,

Betikotasunaren harkaitz higi ezinari

Ainguraturiko arima hartan.

Zure izpirituak urteen betikotasuna

Animatzen duen amodio sutsu horretatik;

Hegalda eta nagusi dagoen gain aldeetatik,

Aldatzen du, sustatzen, desegiten, sortu eta bizi araziz.

 

Lurra eta ilargia desagertzen balira ere,

Munduak eta eguzkiak izateari utziko baliote ere

Eta zu baizik ez bazina,

Zugan izate guztiak liraukete.

 

Ez da lekurik heriotzarentzat,

Suntsitu ez dezakeen atomorik ere ez,

Izaera eta Hatsa zarelako

Eta zu zarena suntsiezina delako.

 

NIRE ARIMA EZ DA ZABARRA
Emily Brontė

1846
Maiatz-64, 2017
euskaratzailea: itxaro Borda
armiarma.eus, 2023