OHOREAREN MARTIRIOA
Emily Brontė

1838
Maiatz-64, 2017
euskaratzailea: itxaro Borda
armiarma.eus, 2023

 

Gaur gauean ilargi betea da.

            Izar apurrak, baina argiak.

Berinetan hormak distiratzen du

            Iratzeak imitatzen du.

 

Leihotik egun argitasunek

            Gela bainatzen dute.

Hor bizi dituzu, abenduagatik,

            Eztitasun orduak,

 

Dudan antsia hezteko nekeziak

            Ditudan arren,

Atseden hartu gabe etxe lasaian

            Hara eta hona noa.

 

Erloju zaharra orenez oren

            Entzuten da sarreran.

Kolpeak gero eta astiroago

            Itzultzen direla dirudi.

 

Zein luze den bidea egiten

            Ikaraz dabilen izarra!

Zer? Beti hor da?... goizean sekula

            Argituko ez duela dirudi.

 

Zure atean zutik nago

            Lo zaude maitea?

Nire bihotzak, esku pean,

            Kasik ez du tauparik.

 

Hotz, hotz ekialdeko haizea

            Negarrez, astiro nire agurra

Bezala hiltzen doan notarekiko dorreen

            Ezkila urruntzen duena.

 

Nire gainean, bihar, zimurra,

            Begi guztietan gorrotoa:

Traidore eta zin-hausle izen

            Ahalkegarriak ekarriko ditut.

 

Nire lagun faltsuek irri eginen dute,

            Egiazkoek hilik nahiko naute.

Nire begiek isuriko dituzten malkoak

            Sorta kiratsekoak dirateke.

 

OHOREAREN MARTIRIOA
Emily Brontė

1838
Maiatz-64, 2017
euskaratzailea: itxaro Borda
armiarma.eus, 2023