THE MOORS
Emily Brontė

1836
Maiatz-64, 2017
euskaratzailea: itxaro Borda
armiarma.eus, 2023

 

Belar bakanak gure urratsen pean

Belusa hedatzen duten landak, landak;

Pasa gorakoa marrazten duen zeru

Zoharrekiko landak, landak;

 

Landetan, granito biluzian bere

Xaramela deman mutur gorria,

Bere kantuaz gure bihotzak

Pozten dituen alauda zoroa!

 

Zein hizkuntzak erranen du

Bigan sortu zen uherra, urrunean,

Landa arrotzen atarian

Ilar zurbila ikusi nuenean?

 

Mehea zen, eta kolore gabea,

Ahots azulaz xuxurlatu zidan:

“Kartzelak eta erbesteak hil naute

Nire azken udaraz loratu naiz”.

 

THE MOORS
Emily Brontė

1836
Maiatz-64, 2017
euskaratzailea: itxaro Borda
armiarma.eus, 2023