AMODIOA ETA ADISKIDANTZA
Emily Brontė

Maiatz-64, 2017
euskaratzailea: itxaro Borda
armiarma.eus, 2023

 

Amodioa arrosa-basaren antzekoa da

Eta adiskidantzak gorostia dirudi.

Gorostia beltza da, bestea distira,

Baina zeinek du iraunen bururaino?

 

Udaberrian arrosa-basa freskoa da

Eta bere loreek uda usaintzen dute.

Baina negua datorrenean, idor-idorra,

Nork kantatuko du haren edertasuna?

 

Bazter ezazu beraz eskainiriko arrosa,

Baina kopetan trezatu ezazu gorostia.

Ileak gris bihurtuko zaizkizunean

Zure koroa berdea geratuko da.

 

AMODIOA ETA ADISKIDANTZA
Emily Brontė

Maiatz-64, 2017
euskaratzailea: itxaro Borda
armiarma.eus, 2023