EZ LUKE ZURETZAT ETSIPENIK EGIN BEHAR
Emily Brontė

1839
Maiatz-64, 2017
euskaratzailea: itxaro Borda
armiarma.eus, 2023

 

Izarrek gauean sutzen duten bitartean

Ez luke zuretzat etsipenik izan behar,

Arratsak bere ihintz isila hedatzen duen artean,

Eguzkiak goiza urre egiten duen artean.

 

Ibaiaren antzera malkoak isurtzen diren artean

Ez luke zuretzat etsipenik izan behar;

Ez al dira zure urterik maiteenak betirako

Zure bihotzaren inguruan bilduak?

 

Negar egiten dute, negar dagizu, hala bedi;

Haizeek hasperen dute zuk hasperen duzun eran,

Eta neguak larrazkeneko hostoak etzanak diren

Lekuak malutaz husten du bere xangrina.

 

Alta berpizten dira eta zure zortea ez da

Haien zortearengandik bereizten ahal;

Arren jarrai ezazu bidaia, pozik ez baldin bada

Inoiz ez behintzat bihotza apurturik.

 

EZ LUKE ZURETZAT ETSIPENIK EGIN BEHAR
Emily Brontė

1839
Maiatz-64, 2017
euskaratzailea: itxaro Borda
armiarma.eus, 2023