ABERASTASUNEZ AXOLA GUTXI DUT
Emily Brontė

1841
Maiatz-64, 2017
euskaratzailea: itxaro Borda
armiarma.eus, 2023

 

Aberastasunez axola gutxi dut

Eta maitasuna dut apalesten;

Gloria desiratua? Goizarekin

Urtzen den amets bat.

 

Otoitz egiten badut, ezpainak

Niretzat mugitzen dituen otoitz

Bakarra da: “Utzi naroan bihotza

Eta emadazu askatasuna”.

 

Nola ihesi doazkidan egunak agudo,

Bai, ez dut besterik eskatzen:

Bizirik ala hilik, katerik gabeko

Arima eta irauteko kuraia.

 

ABERASTASUNEZ AXOLA GUTXI DUT
Emily Brontė

1841
Maiatz-64, 2017
euskaratzailea: itxaro Borda
armiarma.eus, 2023