Rene Crevelen urrats irekia
Rene Char

euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz, 15. zkia, 1988ko apirila

 

Hitzak aitzurrak balira?

 

Orduan heriotzak, beherean, zure oihartzunaz

besterik ez luke bilduko.

Neguak gure mantetan horma ereiten duelarik

zure ele kizkurra beti nahasten da

gure ahoek botatzen duten kearekin.

Izpirituak ez du harri bat bezala gogortu nahi

eta saiatzera tentatzen duen buztin

xehearekin borrokatzen da.

 

Baina loa, loa aitzur bekaiztia da.

O, joan nahi duena, doloreak astintzen duen

gauean desager dadila.

 

Rene Crevelen urrats irekia
Rene Char

euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz, 15. zkia, 1988ko apirila