Aterabidea
Rene Char

euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz, 15. zkia, 1988ko apirila

 

Dena hil zen

eguna, barneko argia.

Zama minbera

ez nuen gehiago nire egiazko denbora

aurkitzen

nire etxea.

 

Gaizki zendu hilen taldea

huts guzietan ozenkari;

zeru hedoitsuetan

mugatzen nintzen.

 

Lekukoa ez denaz hazia

urratsez urrats kasik kontsolatua.

 

Zure sorbalda borrokatzen den

mahastia betea izanen da,

salbu eta eguzkia ere bai.

 

Aterabidea
Rene Char

euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz, 15. zkia, 1988ko apirila