Eramaten gintuen ke hura
Rene Char

euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz, 15. zkia, 1988ko apirila

 

Eramaten gintuen ke hura, harria desarranjatzen zuen

makilaren eta zerua irekitzen zuen hedoiaren ahizpa zen.

Ez zeukan gureganako mespreziorik, erreka mehe esperantzaz

eta lotsaz haziak, ginen bezala hartzen gintuen aho

hezurretan gako-sarrailan eta sohakoan mendi batekin.

 

Eramaten gintuen ke hura
Rene Char

euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz, 15. zkia, 1988ko apirila