Ez da entzuten
Rene Char

euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz, 15. zkia, 1988ko apirila

 

Borroka eta geldotasun hain beltzaren minean,

ene erreinuaren izu itsugarrian, altxatu nituen uztaren

lehoi hegaldatsuak, anemonaren oihu hotzeraino.

Munduratu nintzen, izate bakoitzaren kateen forma

ezean. Aske egiten ginen biak. Moral konpatibletik

hartzen nituen sokari ezin erreprotxatuak. Desagertze

egarriagatik, begiradan aberats izan nintzen,

fedean lantsu. Ukatu gabe.

 

Ez da entzuten
Rene Char

euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz, 15. zkia, 1988ko apirila