HIL DANTZA
Jean Arbousset

La danse macabre, 1915
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018

 

Ordokien erdian eta muinoen gainetan

krabata urdinez eta soineko gorriz

doi bat Pierrot eta doi bat Colombine

Mitxoleta mutikoa eta bere maitale Nabarlore

ipurlodi eta txankamehe

ari dira dantzan kulunka zorotan

melopea arrotzen erritmo sorrean.

 

Ordokia billar ingelesa dugu

obusen batek zizelaturiko

ardo godalet handiak diruditen

bere zulo ugariz eta berdinez

 

Eta eraso handien gauetan

laurdenkaturiko soldaduak bertan lo.

Zenbat buru sartu ote dira firrilaka

alimaleko kopa hauetan?

 

Ordokien erdian eta muinoen gainetan

krabata urdinez eta soineko gorriz

doi bat Pierrot eta doi bat Colombine

Mitxoleta mutikoa eta bere maitale Nabarlore

ipurlodi eta txankamehe

ari dira dantzan kulunka zorotan

melopea arrotzen erritmo sorrean.

 

HIL DANTZA
Jean Arbousset

La danse macabre, 1915
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018