PALADUNAREN ABESTIA I
Putzua eta mina egiteko egiteko mina eta putzua gure izardunek daukate min handi, handi, oso handia eta gero putzua eta mina egiteko kapitainak egin du agindu lotinantek egin dute errepikatu sarjentek egin digute begiratu… eta paladunak egin du lana minan minez
Paladun zintzoa, langilea zarela zinez…
II
Minez jarraitzeko putzuaren hondoko minaz gure izardunek nolako muturra ohi baino minagoa, eta gero min honetaz jarraitzeko, kapitainak egin du zalantza, lotinantek egin dute kalkulatu, sarjentak egin dira lerrogabetu… paladunak egin du jarraitu minan minez
Paladun zintzoa, langilea zarela zinez…
III
Halako batean zapart egin du minak putzuaren hondoko minak. Gure izardunek are minago muturra eta gero, zapart egin duenez minak, kapitainak egin du eztula lotinentek egin dute dutea sarjentek egin dute alde… paladun txipiak egin du jauzi minan minez
Paladun zintzoa, horra harra haragiminez…
PALADUNAREN ABESTIA |