ERREKA ZOKOA
Jean Arbousset

Le ravin, 1916
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018

 

Behialako minuetaz

oroitzen, Ninon beltzarana,

minuetaz

ilargiak makal meheen itzala

makaltzen zuen

minutuaz

tenoreko zetozen gaularrosetan?

 

Lurra ilun,

arratsaldea

zohardi,

nekez

ilargiak argi

 

Ilargiak argi

urrun galduan

zenbat

obus zulo

bete urlo

 

Zulo hondoan

aharrausika

zapata

marmarrean

narda

 

Zapatatik

hauskor

eta latz

hezur bat zuri

lerro zehatz

 

Dantzatu ohi zuen minuetoa

Ninon beltzaranak behiala,

maitasunezko

minueta

ilargiak makal meheen itzala

makaltzen zuen

minutua

tenoreko zetozen gaularrosetan

 

ERREKA ZOKOA
Jean Arbousset

Le ravin, 1916
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018