GAU BAT VAUQUOIS-EN
Jean Arbousset

Un soir à Vauquois, 1915
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018

 

Gauean argitzen duen

ezbaiko kriseilu baten antzo

altxatuko da ilargia zurbil eta hits

parapetoaren gainetik

zeruan zehar garraiatzen duen

bere aurpegi moztuarekin,

saminik gabe.

 

Aterpe, lubaki, tontor, zaku,

zur ihar, burdinki, lapinzulo faltsuen 

aurkintza kaotikoa du argitzen

aldizka itzal fantasma sumatzen diegun

zaunken artean.

 

Noizean noiz, errubako biktima,

zuhaitzen batek bere motzondo beltz

eta zirtzilatuak luzatzen ditu

bere zinezko jainkoaganantz

ontasunaren eta errukiaren jainkoaganantz,

krimen hauen guztien akabantza erregutuz.

 

Goizean itzaltzen den

ezbaiko kriseilu baten antzo

hilko da ilargia hits eta goibel

parapetoaren ertzean

zeruan zehar garraiatzen duen

bere aurpegi moztuarekin,

saminik gabe.

 

GAU BAT VAUQUOIS-EN
Jean Arbousset

Un soir à Vauquois, 1915
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018