JEAN COSTE MAISUARENTZAKO HAMALAUDUNA
Jean Arbousset

Sonnet pour Jean Coste l'instituteur, 1915
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018

 

Iparraldeko ordokiek estaliko dutenean

milaka etsairen holokausto ituna

altxa dadin kopeta garbiko egunsenti gazte bat

triste eta bakar ikusten zaitut zeure atean, Jean Coste.

 

Gaur haurra fidantzia osoan zaizu hurbiltzen

serios bihurtzeko berehala, baldin badiozu irakurtzen

ipuinen bat. Baina, gatazka izugarriaren ondoren

alferrik iraungo duzu, beti leial, zeure postuan.

 

Desfilatzen ikusiko dituzu, lautan lerrotuak

borrokara nahi duten hiru urteko umeak

izuz betetako begiratuan begiratzen dizutela

 

eta, igandean, trebeziaz dute trukatuko,

koruko ume ergelen armada bihurturik,

Eureka fusila mezako liburuaz.

 

JEAN COSTE MAISUARENTZAKO HAMALAUDUNA
Jean Arbousset

Sonnet pour Jean Coste l'instituteur, 1915
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2018