ETORRIKO DA HERIOTZA ETA ZURE BEGIAK IZANGO DITU
Cesare Pavese

Verrà la morte i avrà i tuoi occhi
1950eko apirilak 10
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008

 

KATUEK BAIETZ JAKIN

 

Euria eroriko da oraindio

zure lauzadura eztien gainera,

euri lanbro bat izango da

hats edo urrats baten antzo.

Brisara eta goizalba oraindio

orain loratuko dira

zure ibiliaren pean bailiran,

arra-itzuliko zarenean.

Lore eta leihotarteetan

katuek baietz jakin.

 

Izango dira goizak gehiago,

ahotsak izango dira gehiago.

Irrifar egingo duzu bakardadean.

Katuek baietz jakin.

Hitz zaharrak adituko dituzu,

hitz nekatuak eta hutsalak

atzoko festetarako

jantzi hondatuak lakoak.

 

Zuk ere keinuak egingo dituzu.

Hitzak erantzungo dituzu—

udaberriko musu,

zuk ere keinuak egingo dituzu.

 

Katuek baietz jakin,

udaberriko musu;

eta euri lanbroa,

hiazintu koloreko goizalba,

gehio itxoiten etzaituen

haren bihotza urratuz,

bakardadean irrifarka

duzun irrifar tristea dira.

Izango dira goizak gehiago,

ahots eta esnaldi gehiago.

Goizalbarekin sufrituko dugu,

udaberriko musu.

 

ETORRIKO DA HERIOTZA ETA ZURE BEGIAK IZANGO DITU
Cesare Pavese

Verrà la morte i avrà i tuoi occhi
1950eko apirilak 10
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008