|
ETORRIKO DA HERIOTZA ETA ZURE BEGIAK IZANGO DITU Etorriko da heriotza eta zure begiak izango ditu— lagun dugun, goizetik gauera, insomne, gor, damu zahar baten gisan, edota aje funtsge baten, heriotza han. Zure begiak izango dira hitz hutsal bat, garrasi mututu bat, isiltasuna. Halan ikusten dituzu goizero andre bakar-bakarrik mirailaren aurrean paratzen zarenean. Oi itxaropen maitea, egun horretan jakingo dugu guk ere zarela bizitza eta heriotza zarela.
Denontzat heriotzak hainbana begirada du. Etorriko da heriotza eta zure begiak izango ditu. Aje bat galtzea bezalakoa izango da, mirailan karantza itzali bat sortzen ikustea bezalakoa, ezpain itxi bati aditzea bezala. Mutu joko dugu leizean behera.
ETORRIKO DA HERIOTZA ETA ZURE BEGIAK IZANGO DITU |