LURRA ETA HERIOTZA
Cesare Pavese

La terra e la morte
Erroma, 1945eko azaroak 19-20
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008

 

Borrokatuko dugu oraindik,

borrokatuko dugu beti,

ametsa bilatzen dugulako

heriotzatik hegapeturik,

eta ahots erlatsa daukagu

kopeta behea eta basatia

eta zeru berdin bat.

Horretarako egin gintuzten.

Zu edo ni kolpeari eman ezkero,

gau luze bat jarraitzen zaio

ez bake ez menia ez dena

ezta ere heriotza benetakoa.

Etzara gehiago. Alferrik

besoekin zalaparta egin.

 

Bihotza dardaraka zaigun arte.

Zure izen bat esan dute.

Hasi da heriotza berriro.

Gauza ezezaguna eta basatia

itsasoan berpiztua zara.

 

LURRA ETA HERIOTZA
Cesare Pavese

La terra e la morte
Erroma, 1945eko azaroak 19-20
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008