LURRA ETA HERIOTZA
Cesare Pavese

La terra e la morte
Erroma, 1945eko urriak 27
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-41, 2008

 

Lur gorri lur beltz,

itsasotik ari zara etortzen,

berdetasun kiskalitik,

antzinako hitzak daude han

eta odolantzeko nekea

eta geranioak harrien artean—

ez dakizu zenbat daramazun

itsaso hitz eta neketarik,

oroigarria adina aberats zu,

landa-alde agorra adinbat,

hitz gogor eta guztiz eztia

zu, begietara bildua den

odolez antzinakoa;

gazte, oroigarri eta helaro den

igali bat bezalaxe—

zure arnasak atseden du

agorrileko zeruaren pean,

zure begiradaren olibek

itsasoa eztitu egiten dute,

eta zu bizi eta berbizi zare

harritzerik gabe, ziur

lurra bezainbeste, ilun

lurra bezainbeste, helduaro

eta ametsezko olio-errota

ilargipean guztiz zahar

agertzen dena, nola

zure amaren eskuak,

sutontziaren ahurra.

 

LURRA ETA HERIOTZA
Cesare Pavese

La terra e la morte
Erroma, 1945eko urriak 27
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-41, 2008