LURRA ETA HERIOTZA
Cesare Pavese

La terra e la morte
Erroma, 1945eko urria-abendua
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-41, 2008

 

Zu ere muino zara

eta harrizko bidezidor

eta kanaberadian jolas,

eta ezagutzen duzu gaualdera

isiltzen den mahastia.

Zuk ez duzu hitzik esaten.

 

Bada isilik den lur bat

eta lur hori ez da zurea.

Landare eta muinoen gainean

dirauen isiltasun bat bada.

Urak eta xaradiak badira.

Isiltasun hertsi bat zara

ezin eten, ezpainak zara

eta begi ilunak. Mahastia zara.

 

Zain dagoen lur bat da

eta ez du hitzik esaten.

Egunak igaro dira

zeru gartsuen azpian.

Hodeietan jolas egina zara.

Lur bihurri bat da—

zure bekokia jakitun da.

Hori ere mahastia da.

 

LURRA ETA HERIOTZA
Cesare Pavese

La terra e la morte
Erroma, 1945eko urria-abendua
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-41, 2008