![]()
|
AIREKO-ZAIN BATEK HERIOA AITZINETIK DAKUSA Jakin, badakit patua zain dudala hor nonbait, hodei goren artean: gudukatzen ditudaner herrarik ez diet, ez amodiorik zaintzen ditudaner; Kiltartan Cross duzue nire herria eta bertako bizilagun paubreak nire erkideak. Hondarrean, zernahi gerta ere, haiek ez dira malerusago edo zoriontsuago izanen. Ez legeak, ez ohoreak ez naute akuilatu borrokara, ez plazako gizonek edo jende-andanen esku-zartek ere, soilki laketasun bulkada batek bultzatu ninduen hodei arteko zalaparta honetara; dena aztertu nuen, dena hartu kontutan, etorkizun ziren urteek laino hutsa iduri zuten, laino hutsa, halaber, iraganekoek, bizia eta herioa orekan ziren, berdindurik.
AIREKO-ZAIN BATEK HERIOA AITZINETIK DAKUSA |