![]()
|
IRLANDAR ABIADOREAK BERE HERIOTZA IGARRI DU Badakit ene patua aurkituko dudala Han goian, hodeien artean; Ez diet erasotzen ditudanei gorroto, Ez ditut defendatzen ditudanak maite; Kiltartan Cross da ene herrialdea Kiltartan aldeko pobreak dira ene herkideak, Ene heriotzaren abisuak ez die haiei deus kenduko, Ez die lehen baino zorion gehiago emango. Ez ninduen burruka honetara bultzatu ez legeak ez eginbideak, Ez gizon publikoek, ez populuaren zaratak, Atsegin joera bakarti batek ekarri ninduen Hodei arteko iskanbila honetara; Balantzan imini nuen guzia, bere garrantzia kalkulatu, Etortzear zeuden urteak arnasa hutsala ziren, Arnasa hutsala ziren joandako urteak. Bizitza honekiko balantzan, heriotza hau.
IRLANDAR ABIADOREAK BERE HERIOTZA IGARRI DU |