![]()
|
HERIOTZ AMETS BAT Amets egin dut norbait leku arrotzean hil dela Ohiturazko eskuetarik hurrin; Eta bere aurpegia estaliaz iltzatu dituzte oholak Lur horretako laborariek, Hainbesteko bakardadean ehorzteagatik kezkati, Eta hobiaren gainean imini dute Gurutze bat zurezko bi zatiz Eta altzipresa landatu dute alboan; Eta izar indiferenteen babesean utzi dute Nik hitz hauk grabatu arte: "Zure lehen amodioa baino ederragoa izan zena Orain ohol hauen azpian datza".
HERIOTZ AMETS BAT |