|
ZERGATIK EZ LUKETE ZAHARREK BURUTIK EGON BEHAR? Zergatik ez lukete zaharrek burutik egon behar? Zenbaitzuk ezagutu dute mutil etorri handiko bat Arrantzaleen eskutur sendoa zeukana Kazetari mozkorti bihurtzea Dante osoa behin ezagutu zuen neska Astapito bati umeak emateko bizitzea Aurrerapen sozialaren ametsa, Helena bat, Oihu egiteko, bagoneta batera igotea. Zenbaitzuren ustetan da halabeharraren kontua Gizon onak goseak hil eta gaiztoek aurrera egitea, Euren auzokoak apaindura barik ikusiz gero, Argiztatu pantaila batetan lez, Istoriorik eta singleena ere ez luketela arkituko Ukibako buru zoriontsu batez, Hasieraren amaiera duin bat. Gazteek arean ez dakite auzi honetaz, Edadetu zoliek ondo ezagutzen dutena; Eta jabetzerakoan liburu zaharrek diotenaz Eta onenaren ezin jadetsiaz Dakikezue zergatik zahar batek ero beharko lukeen egon.
ZERGATIK EZ LUKETE ZAHARREK BURUTIK EGON BEHAR? |