![]()
|
PRESENTZIAK Gaua hain izan da estrainioa ematen zuela Buruko ilea latzaraziko zidala. Eguzkiaren abailtzetik hona amets egin dut Emakumeek, lotsor edo basati, Farfailez edo zetazko ehunez ipurditan, Nire eskailera kraskakorretan gora igoten zutela. Irakurria zuten Zer izugarri horren gainean bertsotan nuen oro Elkarrekiko maitasun, ondikotz, erantzun bakoaz. Atean paratzen ziren, bai eta paratu ere Nire zurezko atrile handigaitz eta sutondo bitartean Euren bihotzak taupaka sendi nitzakeen arte: Puta da bata, eta umea bestea Ezein gizonezkori desiaz egundo begitu ez diona, Eta hirugarrena, baliteke, erregina bat.
PRESENTZIAK |