![]()
|
EVA GORE-BOOTH ETA CON MARKIEWICZ-EN OROIGARRIZ Ilunabarreko argia, Lissadell, Leiho zabalak hegoaldera begira Bi neska sedazko kimonoz, Biak eder, gazela, bat. Baina udazken inauskai zorrotzak Udako koroan loratu; Zaharrena, hiltzera kondenatua, Barkaturik, bakardade urteak eman ditu Ezjakinen artean azpijokoan. Ez dakit zer amets dituen gazteak: Utopia lausoren bat, agian, Halakoxeren irudi baita bilakatu Atso ximel hezur-huts bihurturik. Maiz izaten dut oraindik Bata ala bestea topatzeko gogoa Eta berriro gogoratu Georgiar etxe zahar hura, Oroimenaren irudi nahasiak, Gaztetako mahai hura, hitz haiek Gogoratu berriro, Bi neska sedazko kimonoz, Biak eder, gazela, bat. Itzal maiteak, badakizue orain Zein den eromen borrokatzea Zuzen ala oker den guztiarekin. Errugabeek eta ederrek Denbora baizik ez etsai; Zatozte eta egidazue erregu piz dezadan pospolo bat Eta piztu zuek beste bat, garaiz den artean; Eztandarik ez dadin izan, Egin lasterka jakintsu guztiek jakin arte. Itzaldegi handia eraiki genuenok, Kondenatu gintuzten, errudun; Egidazue erregu piz dezadan pospolo bat eta itzali.
EVA GORE-BOOTH ETA CON MARKIEWICZ-EN OROIGARRIZ |