![]()
|
INNISFREE LAKUKO IRLA Jagi eta alde egingo dut oraintxe, eta alde egin Innisfreera, Eta txabolatxo bat, buztin-sasiz egina, bertan altxatuko Bederatzi ilada indaba ditut zanga han, erleentzako erlauntza, Eta erlaroaren argiune baitan bakarrik biziko.
Eta pake apurra izango dut han, astirotxu isuriz baitoa pakea, Ttanttaka goizaren estalkietatik behera txirri-txirriaren kantuetarantza Brist eta brist dago han gauerdi osoa, purpurazko dindina batean eguerdia, Txokaren hegoez beterik arratsa.
Jagi eta alde egingo dut oraintxe; gau eta egun, aldi orotan, Lakuko ura dut entzuten erribera apalkiro txipristinduaz; Bidean nagoen artean, edo espaloiaren arrean, Berau dut entzuten bihotz hondoko muin muinean.
INNISFREE LAKUKO IRLA |