EGIA HUTSA Zuen baimenarekin, nahiago dut bizirik jarraitzea.
Dena dela eta ondo pentsatu ondoren, ez daukat kexurako edo protesta egiteko motiborik:
beti bizi izan naiz zeruan: ezer garrantzitsurik ez zait falta izan.
Egia da ez dudala egundo ezinezkorik eskatu; mundu honetako gauzekin maiteminduta axolagabe eta minez eta beldurrez eta estutasunez .
Oso gertutik ezagutu dut alaitasun barkaezina; amets izugarriak eta maitasun onak, arinak eta errudunak izan ditut.
Lotsa ematen dit asmoz beterik ikusteak neure burua: oilo baldar, melankoliaz joa, ahula, interes gabea,
haizeak mespretxatzen duen lumazko haizagailua, denborak ezabatu duen bide zidorra.
Bulkadek hozkatu zidaten gaztaroa eta orain, ohartzeke, helduaro orekatu batean sartzen ari naiz, edozein erotzeko edo bat batean edozein aspertzeko modukoan.
Nire akatsak behin betiko ahaztu dira; nire memoria hilda dago eta kexu da loan hondartutako beste jainko-jainkosa batzuekin eta sentimendu txarrekin batera.
Galkorrak, zikinak, etorkizunak, ni nola kikildu asmatu zuen, baina betiko menderatu dut; badakit etorkizuna eta memoria egunen batean mendekatuko direna.
Oharkabean pasako naiz, gezurretako apaltasunez, Mari Errauskin bezala, nahiz eta batzuk
xeraz oroituko nauten edo nire oinetako txikia aurkitu eta hala ere hiltzen jarraitu.
Ez dut alde batera utziko ospearen eta dirutzearen aukera; grina lizunak eta aldarte txarrak.
Krudeltasunak ez nau ikaratzen eta beti bizi izan naiz alkohol hutsak, ondo idatzitako liburuak, haragi perfektuak itsututa.
Neure indarrekin eta neure osasunarekin fidatu ohi naiz eta neure patuarekin eta zorte onarekin:
badakit iraultza ezagutzera iritsiko naizena, geriza diodan eta ferekatu dudan jauzi hori, gure utzikeriaren atea joka.
Seguru nago hitz baten bihotzean bizitzera iritsiko naizena; berotasun hau, geldian ezertarako ez den eta usteldu egiten den halabehar hau elkar banatzera.
Hitz egin dezaket eta maite eta etsai eta gertu dudan larruaren argia eta kolorea entzun.
Ametsa eta akastasuna ukitu, dardara maiztu bakoitzean, ihesean jaio.
Azkenetan diren behaztopak; itxaropena eta samina eta nekea eta gogoa.
Hizketan ari, garaipen honi, ukabil honi heldu; diosala egin, agur esan.
Harrokeriarik gabe esan dezaket bizitza dela ezagutzen dudan gauzarik onena.
EGIA HUTSA |