HILETA GABEKO MEZA
Paco Urondo

Misa sin funeral
euskaratzailea: Jose Luis Otamendi
armiarma.eus, 2016

 

On Pepe eta Leo hil egin dira. Adiskide-jende

asko hil egin da eta beste jende askok

bizirik jarraitzen du,

 izan adiskide edo etsai.

 

Jose Planas Casas grabatzailea zen eta Leonidas

Ganbartesek margotu egiten zuen, bere bizitza

osoan hori egin zuen; artista handiak ziren, baina

hil egin dira.

 

Leoren txisteek, On Peperen ironiek,

bizitza kolorez bete dute;

metalezko xafla bat, maratila bat gizakien

handitasunarentzat eta mizkinkeria txikientzat.

 

Ez dut atsegin haiek ahaztea, On

Peperen goganbehar eta ontasuna, Leo

mesfidati eta alaia. Bereziki euren akatsak

ekarri nahi ditut gogora.

 

Bizitzen jarraitu nahi dut,

bizi daitezen nire ondoan.

 

HILETA GABEKO MEZA
Paco Urondo

Misa sin funeral
euskaratzailea: Jose Luis Otamendi
armiarma.eus, 2016