GUTXI GORABEHERA
Paco Urondo

Más o menos
euskaratzailea: Jose Luis Otamendi
armiarma.eus, 2016

 

Zoriontsu oheratu

eta nekatuta jaikitzen naiz:

zer ote da?

 

Gaixotasunik txarrena,

ohitura enigmatiko bat,

itzalen bat?

 

Badut seme bat hemen inguruan

eta beste bat beste nonbait;  eta ezin du izan

gisako sakabanaketak.

Zer ote da ausardia izan bai baina hala ere hauskor izate hau;

nondik sortu ote da harramazka eta murrunga egin

eta etengabe zahartzen ari  den nerabezaro hau?

 

Andre bat daukat  eta izan ditut

beste andre batzuk hura jelosia urragarri eta zurrunez betetzen dutenak:

zer ote da ba ulertzen ez dudan amorru hori?

 

Kapitalismoa ote da ba, errabino jauna,

habitata ote da, marinel jauna?

 

Kontu garbi bakarra da inor ez dela gai ganoraz azaltzeko

zoriontasun hau neke hau.

 

GUTXI GORABEHERA
Paco Urondo

Más o menos
euskaratzailea: Jose Luis Otamendi
armiarma.eus, 2016