HIMENAREN BERROSAKETA ZILEGIZTATZEN ZUEN AL AZHAR-EKO XEKE BATEN EPAIAK INSPIRATUTA Ez dut ene birjintasuna berreskuratu nahi. Izan ere, ametsetan legez galdu egin nuen. Oroimenetik ezabatu dut. Hasi nintzen goizero egunsentiari atzera irribarre egiten, poema bat idazten besteekin partekatzeko, ahaire bat jotzen txoriak kantuan dagiten moduan. Baina haiek etorri zitzaizkidan galdezka: non dago zure birjintasuna? Umetan galdu nuela esan nien. Esan zuten berregingo zidatela zirujauaren bisturiarekin, Esan nien: “Jaun maitagarriok, ez dut berregiterik nahi. Askatasuna ematen dizuet Zuen birjintasuna berregin dezazuen, plazer baduzue”.
HIMENAREN BERROSAKETA ZILEGIZTATZEN ZUEN AL AZHAR-EKO XEKE BATEN EPAIAK INSPIRATUTA |