HISTORIAN IZOZTUTAKO BEKATUA
Nawal Al-Saadawi

euskaratzailea: Mikel Elorza / Ana I. Morales
armiarma.eus, 2021

 

Amak jaiotza-agirian nire izena idatzi zuen,

Eba.

Ebak esan nahi du bizitza guztia sorrarazten duena.

Bertutea, ohorea eta ongia Ebagandik datoz

Zeren eta Eba izan baitzen jakintzaren zaporea dastatzen aurrena,

Adam bien bitartean isil-gordeka zebilen,

Eta jakintza Ebaren ondoren dastatu zuen,

haren ekimenak bultzatuta eta adoretuta.

Eba gabe ez legoke gizateriarik

ez jakintzarik.

Orduan zergatik  jaso zituen Adamek Jainkoaren hitzak

Singularrean eta ez dualean, Eba ere barne zela?

 

HISTORIAN IZOZTUTAKO BEKATUA
Nawal Al-Saadawi

euskaratzailea: Mikel Elorza / Ana I. Morales
armiarma.eus, 2021