OHORE EBASLEAK
Nawal Al-Saadawi

euskaratzailea: Mikel Elorza / Ana I. Morales
armiarma.eus, 2021

 

Ohore ebasleak dira ohorea beste mintzagairik ez duten

gizonak.

Sexua daukate ezkontza barruan zein kanpoan,

ondradu itxurak eginez.

Euren emazteak engainatzen dituzte beste gizon batzuen emazteekin,

maitaleeekin, esklabu beltzekin eta neskameekin,

atzerritar zuriekin eta idazkariekin,

Eta gero aldarrikatzen dute gizon ohoragarriak direla,

herriari leialak.

Ez dituzte inoiz zigortzen

legea, xaria eta konstituzioa

alde dituztelako.

 

OHORE EBASLEAK
Nawal Al-Saadawi

euskaratzailea: Mikel Elorza / Ana I. Morales
armiarma.eus, 2021