EMAKUME DIFERENTEA
Nawal Al-Saadawi

euskaratzailea: Mikel Elorza / Ana I. Morales
armiarma.eus, 2021

 

Emakume guztiz femeninoa naiz.

Ez diot obedientziaren legeari men egiten,

ez ditut bekainak depilatzen,

ezta begiak kohl-ez marrazten ere,

eta ez naiz takoi luzeen gainean kulunkatzen.

Hutsik egin gabe betetzen ditut promesak.

Goizeko lehen printzarekin,

kafea edaten dut,

poema idazten dut.

Ilunabarra baino lehen hiritik ibiltzen naiz,

kandela eskuan,

bere promesei eusteko kapaz den pertsona bakar baten bila,

esandako orduan iristen den pertsona bat

inoiz atzean geratzen ez dena, beste asko legez.

Ezer egin barik geratzen ez den pertsona bat,

eta burua makurtzez ez duena

Presidentearen aurrean.

 

EMAKUME DIFERENTEA
Nawal Al-Saadawi

euskaratzailea: Mikel Elorza / Ana I. Morales
armiarma.eus, 2021