JAINKOA IKUSI ZUTENAK
Nawal Al-Saadawi

euskaratzailea: Mikel Elorza / Ana I. Morales
armiarma.eus, 2021

 

Agintari batek behin esan zuen Jainkoa ikusi zuela.

Aurkariak arrapostu eman zion esanez

“Zuk baino lehenago ikusi nuen nik Jainkoa”.

Botererako lehian zebilen beste aurkari batek esan zuen,

“Baina nik Hura zuen bion aurretik ikusi nuen”.

Eta liskarrean lotu ziren denak,

Bakoitza esanez alboko iruzurtiaren aurretik ikusi zuela Jainkoa.

Nik esan nien denak zirela gezurtiak, haietako inork ez zuela Jainkoa ikusi.

Galdetu zuten: “Inork ikusi al du egiatan Jainkoa?”

Esan nuen: “Nik Jainkoa ikusi nuen umetan, nire amak Hura ikusi zuen gaztetan eta nire amonak Hura ikusi zuen adinean aurrera zihoala”.

Haiek esan zuten: “Zure hitzak heretikoak dira. Jainkoa ez zaie azaltzen

emakumezkoei”.

 

JAINKOA IKUSI ZUTENAK
Nawal Al-Saadawi

euskaratzailea: Mikel Elorza / Ana I. Morales
armiarma.eus, 2021