GIZON ERDIA
Nawal Al-Saadawi

euskaratzailea: Mikel Elorza / Ana I. Morales
armiarma.eus, 2021

 

Beste batekin ere ezkondua den gizon batekin ezkondua dago nire laguna.

Bizitza haien artean justuki eta ondraduki banatua du gizonak,

erdi bat nire lagunarentzat eta beste erdia beste emakumearentzat.

Gizon ezkondu bat etorri zitzaidan behin eta “Maite zaitut” esan zidan.

Zer nahi zuen galdetu nion.

Emazte legezko bat, Jainkoaren manuen arabera  —esan zuen.

Esan nion emakume osoa izanik ezin nuela gizon erdia onartu.

Zurbildu egin zen eta heresia leporatu zidan.

Pistola ene burura destatuz, esan zuen:

“Heriotza Jainkorik ezagutzen ez duen emakumearentzat”.

Orduan, nik pistola haren burura destatuz esan nuen:

“Heriotza gizon erdiei”.

Atzera egin eta emaztearengana itzuli zen.

 

GIZON ERDIA
Nawal Al-Saadawi

euskaratzailea: Mikel Elorza / Ana I. Morales
armiarma.eus, 2021