ERRUDUNA SARITU ETA BIKTIMA BITAN ZIGORTU
Nawal Al-Saadawi

euskaratzailea: Mikel Elorza / Ana I. Morales
armiarma.eus, 2021

 

Lortzen erraza ez zen neska bat desiratzen zuen gizonak.

Burua sorbalden gainean, hartaz askoz harroago zegoen neska

gorputzeko beste edozein atalez baino.

Gizonak eskolatik bueltan jarraitu zion.

eta bahitu zuen beste biren laguntzarekin.

Etxe huts batean bortxatu zuten, batak bestearen atzetik.

Eta kalean botata utzi zuten.

Epaitegiak heriotzara zigortu zituen hirurak.

Haietako batek, ordea, harekin ezkontzea proposatu zuen.

Beraz, biktima birritan zigortu zuten eta gaizkilea saritu.

Fidantzarik gabe aske utzi zituzten hirurak,

legearen 291. artikuluaren arabera.

 

ERRUDUNA SARITU ETA BIKTIMA BITAN ZIGORTU
Nawal Al-Saadawi

euskaratzailea: Mikel Elorza / Ana I. Morales
armiarma.eus, 2021