MADARIKATUTAKO GAZTEEN ALDEKO ERESERKIA
Wilfred Owen

euskaratzailea: Gotzon Barandiaran
armiarma.eus, 2014

 

Zelango ezkila-hotsak ardien antzera hiltzen direnontzat?

Soilik armen dunbots lizunak,

soilik iskiluen durundi totelak isilduko lituzkete

euren erregu azkarrak,

ez hileta hutsalek, ez ezkilek, ez otoitzek

ez abesbatza eroen gainetiko auhendarien ahotsek,

ez intziri dagiten kanoien koru karrankariek

edo eskualde hitsetatik deika ari diren turutek.

 

Zein kandelari eutsiko diogu agur honetan?

Umeen eskuetan barik, euren begietan distiratuko du

azken agurraren su sakratuak.

Aurpegi zurbila izango dute hil-zapitzat.

Arima samur, loreak apaingarri,

eta arratsero, errezelak astiro-astiro zarratuko dituzte. 

 

MADARIKATUTAKO GAZTEEN ALDEKO ERESERKIA
Wilfred Owen

euskaratzailea: Gotzon Barandiaran
armiarma.eus, 2014