GAZTEAREN ETA ZAHARRAREN PARABOLA
Wilfred Owen

euskaratzailea: Gotzon Barandiaran
armiarma.eus, 2014

 

Jalgi zen Abraham bai, basoak zeharkatu zituen.

Aldean eroan zituen sua eta aiztoa.

Eta bidea elkarrekin egiten ari zirela

Isaac seme nagusiak hala galdetu zion:

"Aita, burdina eta sua daroatzazu, ostera,

non duzu sakrifiziorako arkumea?"

Abrahamek gaztea sokaz lotu eta

lubakiak, parapetoak eta enparauak eraiki zituen.

Aiztoa eskuetan zuela, bat-batean,

Zerutik aingeru batek ohartarazi zion:

"Uztazu mutikoa, ez egiozu minik eman.

Hor duzu aharia, zuhaixkan kateaturik, oratu adarretatik,

sakrifiziorako eskaintza hobea duzu".

 

Baina zaharrak ez entzunarena egin eta semea hil zuen

baita banan-banan,

Europako gazte guztiak ere.

 

GAZTEAREN ETA ZAHARRAREN PARABOLA
Wilfred Owen

euskaratzailea: Gotzon Barandiaran
armiarma.eus, 2014