HUSKERIA
Wilfred Owen

euskaratzailea: Gotzon Barandiaran
armiarma.eus, 2014

 

Etzan ezazue eguzkitan.

Haren laztanak atoan esnatu du

eta etxeko zein mendiko harrabotsa entzuten ditu.

Eguzkiak berehala esnatu du,

baita Frantzian,

baita goiz honetan,

baita elurtzan.

Zerbaitek hunkituko balu

eguzki lagun zaharrak,

atoan igarriko lioke.

 

Eguzkiak haziak zelan esnarazten dituen gomutatzen zaio

baita behinola izar baten buztina ernaiarazi zuela ere.

Atalak, bero oraindik, ez ote ditu luzatu behar?

Honetarako hasi zen buztina horrenbeste?

Nork derrigortu zuen eguzki ergela

lurraren lo gozoa hautsi zezan?

 

HUSKERIA
Wilfred Owen

euskaratzailea: Gotzon Barandiaran
armiarma.eus, 2014