Wilfred Owen
Aurkezpena

armiarma.eus, 2014

 

Wilfred Owen Erresuma Batuko Oswestryn jaio zen 1893ko martxoaren 18an. 1917an Frantziako frontean ari zela zauritu eta etxera bidali zuten. Sendatu zelarik, bere borondatez, frontera itzuli zen, amari idatzi zion azken gutunean argitu legez, soldadukideen sufrikarioak bertatik bertara bizi eta kontatzeko. 1918ko azaroan hil zen, bakea sinatu baino egun batzuk lehenago. Gerlaren zentzugabekeria, krudeltasuna, bihozgabetasuna, absurdoa, deshumanizazioa salatzen ditu Owenek. Protagonistak soldadukide izan zituenak dira, gerlara derrigortu zein gerlara loria faltsuaren bila bolondres joan ziren gazteak. Ez dago heroirik, ez dago epikarik, ez dago balentriarik, gerlaren saminik latzena baizik, pertsona eta heriotza aurrez aurre. Gerla propagandaren bidez orduko iritzi publikoan sustraitutako hainbat uste hankaz gora botatzen ditu, esanez, hauxe da benetan gerla, ez mandatariek saltzen diguten hura. Gerlan hildako bakezale baten poemak dira.

 

Wilfred Owen
Aurkezpena

armiarma.eus, 2014