POTRETA
Cecilia Meireles

Retrato
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Nik ez neukan egungo aurpegi hau,

honen bare, honen itun, honen mehar

ez honen begi hutsak

ez ezpain saminik.

 

Nik ez neuzkan indarrik gabeko eskuok,

hain geldi eta hotz eta hil,

nik ez neukan

ageri ez den bihotz hau.

 

Nik ez nuen aldakuntza hau egin

hain xinple, hain ziur, hain erraz:

—Zein ispilutan geratu ote galdurik

nire aurpegia?

 

POTRETA
Cecilia Meireles

Retrato
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016