XIII KANTIKA
Cecilia Meireles

Cântico XIII
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Berritu zaitez.

Jaioberritu zaitez zeure baitan.

Aniztu zure begiak, areago ikusteko.

Aniztu zure besoak oro ereiteko.

Suntsitu itzazu ikusi duten begiak.

Hazi itzazu beste batzuk, ikustate berrietarako.

Suntsitu itzazu erein duten besoak,

Biltzen ahantzi dezaten.

Izan zaitez beti bera.

Beti beste. Baina beti luze.

Beti zabal.

Eta ororen barruko.

 

XIII KANTIKA
Cecilia Meireles

Cântico XIII
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016